Mutrikun jokatutako Gipuzkoako Txapelketarekin amaitu da Gipuzkoako Trainerillan Liga; aurki traineruen txanda da.
Gipuzkoako Trainerillen Liga bukatu da eta titulua San Juan Koxtape Arraun Elkarteko emakumeentzat izan da. Mutiletan Hondarribia izan da nagusi, eta Gazteen Mailan, berriz, Getaria.
Azken estropada atzo lehiatu zen, Mutrikun, eta jokoan Gipuzkoako txapelketa. Emakumeen podiuma San Juan, Orio eta Hibaika osatu zuten hurrenez hurren, eta mutilena, berriz, Oriok, Donostiarrak eta Hondarribiak.
Azkenik, larunbatean, Pasaiako Itsas Festibalean jokatutako batel estropadan, Koxtapek beste bi bandera irabazi zituen.
Trainerillen sailkapena
Mutriku, Gipuzkoako txapleketa