Auzo elkarteak hartuko du batzar hori, 19:00etan.
Agustinak auzoan argiztapen sistema aldatuko dute
Auzo batzarrak egiten jarraitzen du Errenteriako Udalak, eta bihar Agustinak auzoko txanda izango da. Auzo elkarteak hartuko du batzar hori, 19:00etan, eta orain artekoetan bezala, azken bi urteetan egindakoaren kontu emango dute udal ordezkariek eta auzotarren proposamenak eta ekarpenak jasoko dituzte.