Ekomunizipalismoa espetxe atarian hitzaldiaren bidez Alberto Cañedok, Cardabosoko (Caceres, Espainia) alkate ohiak bizi duen egoera azalduko du.
Alberto Cañedpk lehen eskutik azalduko du bere egoera. Argazkia: UltimoCero
Errenteriako Ahal Dugu alderdiak
Ekomunizipalismoa espetxe atarian hitzaldia antolatu du ostegunerako
Alberto Cañedo, Cardabosoko (Caceres, Espainia) alkate ohiak bizi duen egoera ezagutarazteko. Administrazio prebarikazio bi deliturengatik zigortu dute Cañedo, oposizioak bi urtean egindako 700 errekerimendu informatiboetatik bosti ez erantzuteagatik. Prebarikazio urbanistikoagatik ere zigortu dute, etxebizitza galtzeko zorian ziren bost familiei bost etxebizitzen bizitza baimena emateagatik. Ahal Duguk salatu du Cañedorena “iragarritako heriotza baten kronika” dela “gauzak aldatu nahi dituztenen kontra grinatzen den sistema baten ondorioz. Sistema horrek gainera ez du zalantzarik amarru burokratikoak edo jauntxokeria erabiltzeko”.
Cañedo beraren hitzetan, “pertsonak bankuen gainetik daude”. Epaitegiak zigortu du, baina epaileek argi utzi dute ez duela irabazirik izan, ezta hirugarren pertsonak aberasterik eragin.
Abandonatutako eskolak gune agroekologiko bihurtu, baratze komunitarioak egin, eta nagusien batzordea abiatu ditu, besteak beste, Cañedok Carcaboson, Ahal Duguk zehaztu duenez: “Ekonomia iraunkorraren aldeko apustua eta ekintzailetza soziala sustatu ditu, TTIPari instumisioa, transgenikorik gabeko eremuaeta udalean LGTBI bandera duen herria bultzatu ditu Cañedok”.
Bederatzi urtez izan da alkate Cardaboson “jazarpen politikoak”eta epai batek bi hamarkadaz ardura publikotik aldendu duten arte. Ostegunean bere egoera azaldu eta gizarteratuko du Errenteriako Ahal duguk. Hitzaldia Xenpelar Etxean izango da, 18:30ean, eta Cañedok berak azalduko du lehen eskutik.