Larunbatean da batzarra, Trintxerpeko alkateordetzan, 10:00etatik 13:00etara.
Herrera Herriraren manifestazio bat, Trintxerpeko Euskadi Etorbidean
Premiazko deialdia luzatu du Trintxerpeko Herrera Herrira plataformak larunbaterako. Plataformako kideek kezka agertu dute herriaren egoerarekin, eta kezka hori Pasaiako herritarrekin eta ingurukoekin partekatu nahi dute. Gaineratu dutenez jarduera politiko eta instituzionalek, eta horien ondorioek Pasaiako etorkizuna nola baldintzatu dezaketen aztertu nahi dute.
La Herrera Herrira plataformaren ustez unea “erabakigarria” izango da Pasaia “alderdikeriaz eta erakunde-politikaz datorren 50 urteetarako hipotekatu ondoren, atzera berriz berreskuratzeko” eta horretarako “guztien artean erabakitako apustu estrategikoak” gauzatu daitezen lortu nahi dute.