Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Itzalean lehiakor 30 urtez

30 urte bete ditu aurten Pasaia Kayak-ek, eta taldeko arduradunek urteurrena baliatu nahi dute klubari bultzada emateko, aspalditik egiten duten isilpeko lanari ikusgarritasuna emanez

olatz mitxelena
Pasaia
2018/05/22
Pasaia Kayak

Kategoria guztietako piraguistak, iaz, Ulibarri Ganboako urtegian ateratako talde argazkian

Arrauneko tosta finkoa errege den herrian, badira bestelako arraun modalitateak. Pasaiako traineruen itzalpean, piraguismoak, ziurrenik, ez du lortu orain artean nahi bezain beste ikusgarritasun, baina, berez, palistak izan dira eta badira, eta oso lehiakorrak. Pasaia Kayak taldeak 30 urte bete ditu aurten, eta hiru hamarkadetan ez dira gutxiesteko modukoak piraguismoan erdietsitako lorpenak. Klubeko kide Juantxo Albisuk goraipatu duenez, Pasaia Kayak klubetik nazioartean lehiatu diren hamazazpi kirolari igaro dira, tartean gaur egun punta-puntan ari den Begoña Lazkano. Xabi Ruiz, Ion Carballo, edota Aitor Irulegi dira lehiakorrenen zerrenda osatzen dutenetako beste batzuk. Guztiak gogoratu ditu Albisuk, klubaren bestelako lorpenak goraipatzearekin batera: «Espainiako Estatuan 300dik gora domina irabaziak ditugu, eta Euskadikoan ezin kontatu zenbat izan diren». Beren jardunean «hanka-puntetan» aritu izanagatik, badiak azken hiru hamarkadetan maila goreneko piraguistak eman dituela berretsi du Albisuren taldekide Txema Yarzak. Urteak dituzte biak Pasaia Kayak klubean lanean, eta gertu-gertutik ezagutzen dute taldearen bilakaera. Kirol arloko ardura du gaur egun Txema Yarzak, eta formazioaz eta klubaren bestelako zeregin sozialagoez arduratzen da Juantxo Albisu. Biak bat datoz. «Piraguismoa bultzatzea», eta «Pasaia eta haren badiaren bueltan kirol modalitate hau errotzea» izan da hastapenetatik Pasaia Kayak klubaren xede nagusia. KATen garaiak

KATeko piraguistak, taldearen hastapenetan

1988. urtea mugarri izan zen Pasaiako piraguismoarentzat. Urte hartan palista gazteekin osatutako talde federatu batek lehen aldiz hartu zuen parte ur lasaietako kirol proben egutegi ofizialean, hasiera hartan Klub Atletiko Trintxerpe (KAT) taldeko piraguismo sekzioaren babespean. «KATeko piraguismo sekzioa 1985. urtean sortu zen, Trintxerpeko Pedro Barradoren eskutik», gogoratu du Albisuk. Ordurako Fama aisialdi taldea, atletismoa, eta hockey taldea biltzen zituen KATek, eta haren babespean abiatu zen ere piraguismo sekzioa —gerora zikloturismo taldea batuko zen KATera—. Albisuk gogoan duenez, hiru urtez Joseba Sagues eta Jose Manuel Lopez Moli ibili ziren piraguan lehiatzen, eta 1987an ikastaro bat antolatu zuten, hain zuzen ere, jendea formatzen hasteko eta lehen taldea osatu ahal izateko. «Hori da orain ospatzen duguna. 1988. urteko lehen talde haren sorrera», ohartarazi du Albisuk. Piraguistak duela hamahiru urtera arte aritu ziren KATen babespean, 2005. urtean Pasaia Kayak Kirol Kluba sortu zen arte,  KATekin hala adostuta. Taldearen izena aldatu zen orduan, baina ez izana, hastapenetatik zituzten helburu berberei eutsita jarraitu dutelako gaur arte lanean, apal baina beti ere gogotsu, Juantxo Albisuk ohartarazi duenez: «Kirol arloan izugarrizko lana egin dugu, isilpean, baina gelditu gabe». Ospakizunak

KATeko palistak eta entrenatzaileak, Joseba Saies buru.

Isilpeko lan hori agerian jarri nahian, hain zuzen ere, taldeko arduradunek 30. urteurrena ospatzea erabaki dute aurten, «ia oharkabean pasatu den urteetako lan mardul horri guztiari ikusgarritasuna eman nahian». Apirilaren 8an hasi ziren urteurrenari lotutako ospakizunak, Eskola Kirola egitasmoaren barruko proba Pasaian antolatuta, eta laster heldu da egutegiko bigarren ospakizuna, Pasaia Kayak-ek antolatuta lehiatuko delako hurrengo asteburuan badian (hilak 26an) Itsas Kayakeko Euskadiko Kopako bigarren proba. Proba ikusgarria izango da, eta palista pasaitarrak haien arerioen kontra gertu-gertutik ikusteko aukera egongo da.
Hitzaldi zikloa, erakusketa eta bazkaria antolatu dituzte
Egitarauaren barruan, hala ere, guztia ez da kirol hutsa izango. Hitzaldi ziklo bat antolatu dute Trintxerpeko alkateordetzan (ikus hurrengo orrian egitaraua), piraguismoa askotariko  ikuspuntuetatik jorratzeko, «Pasaiako kaiak nazioartean eman dituen eta orain ere ematen ari den piraguista puntakoenekin egingo direnak barne». Erakusketa bat ere prestatzen ari dira, taldearen bilakaera argazki bidez erakusteko, eta irailaren 16rako aurreikusi dute urteurreneko «bazkari handia», taldekide guztiekin. Egungo egoera

Klubeko hainbat palista EAEko selekzioaren lehiaketa batea

«Hobetzeko tartea» beti badela aitortuta, taldearen gaur egungo egoerarekin pozik dira Yarza eta Albisu. Kirol aldetik «kristoren emaitzak» lortzen ari dira azkenaldian, lehiakor eta dominak pilatzen, eta beste esparrutan «hobetzeko lanean» ari dira. Kaiko Herreran du egoitza Pasaia Kayak-ek, eta inguruaren biziberritzeari lotuta egingo dituzten lanen ondorioz lekualdatuko dituztela badakite, oraindik nora ez dakiten arren. «Gauzak okerrera ez joatea, eta ahal dela hobetzea, horixe gure nahia», baietsi du kirol arduradunak. Horrez gain, badute beste lehentasun bat. «Markari edo izenari dagokionez hutsune bat izan dugu urteetan, jendeari oso gutxi iristen zitzaiolako gure lana», gaineratu du Yarzak. Egoera hori iraultzea da orain erronka nagusienetakoa, «itsas kayak-a oso gora datorren modalitatea dela aprobetxatuz».

Dani Hernandez, Aitor Irulegi, Urko Perez eta Iñigo Zorrozua

Kirol esparruan, bistan da, gauzak ondo doaz: «Denborak jarriko gaitu gure tokian, baina printzipioz talde indartsua dugu eta ikusiko da». Aurten Euskadiko Koparen barruko proba bat jokatu da, eta Pasaia Kayak-ek irabazi du. Bigarrena etxean dute datorren astean. Estropada eremua ezagutzeak ematen duen abantailaz baliatuko dira. Formazioa Kirol lehiaz harago, hala ere, askotarikoak dira Pasaia Kayak-ek urte hauetan guztietan udalerriari egin dizkion ekarpenak. Zortzi urtez Trintxerpeko kirol instalazioen kudeaketan aritu dira, eta horiez gain ezin konta ikastaro antolatu dituzte nahi zuen orok piraguaz gozatzeko aukera izan zezan. Jardun horri gaur egun ere eusten diote herritar orori «piraguismoarekin zaletzeko aukera eskainiz, eta piraguismoaren modalitate eta adar berriei ateak zabalduz». Hitzaldiak ekainak 13
  • 19:00. Gure kostaldeko meteorologia, beti ere piraguismoari lotuta. Hizlaria: Josu Urteaga Peña, meteorologia irakaslea Pasaiako itsas eskolan.
  • 19:45. Aisialdiko piraguismoaren onura lehiaketako klub batean. Hizlaria: Patxi Arakama Mendiola, Itsas Kayakeko batzordeko kidea EKFn. ekainak 14
  • 19:00. Goi mailako piraguismoari buruzko mahai-ingurua. Parte hartzaileak: Ekaitz Salles, Begoña Lazkano eta nazioarteko lehiaketetan aritutako piraguistak. Moderatzailea: Xabier Ruiz.
Ikastaroak haur eta gazteentzat
  • Adina. 8 urtetik aurrera.
  • Non. San Pedron, Kalparran.
  • Izen-ematea. Pasaiakayak2005@gmail.com;
  • Telefonoz: 603 49 87 77.
  • Prezioa. 40 euro.
Ikastaroak irakasleentzat
  • Noiz. Hilaren 25etik 27ra.
  • Non. Pasaian.
  • Izen-ematea. Astelehena bitartean, fvpiraguismo.org– en.
  • Prezioa. Doan pasaitarrentzat eta Pasaiako elkarteetan diharduten begiraleentzat.
  • Hizkuntza. Euskara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.