Antxoko sanferminetan, Brigada Moreak, Eskalantegi kalean.
Sanferminak gero eta gertuago daude eta Antxoko Topagunean buru belarri ari dira festen prestaketan. Baina Topaguneko kideen ardura bakarra ez da egitaraua osatzea. “Elkar zaintzeari” garrantzi berezia eman nahi diote aurten, eta horregatik, hausnarketa saio bat antolatu dute ostegunerako, hilak 24, 18:00etatik aurrera, Azokan.
Topaguneak iragarri duenez, aurten aurreko urtetan martxan jarritako Brigada Moreen dinamikari jarraipena eman nahi diote, baina ahalik eta eraginkorrena izan dadin, gaiaz eztabaidatu nahi dute herritarrekin.
Gazte, heldu, guraso eta alaba… guztiak gonbidatu dituzte osteguneko hausnarketa saiora.