'Biografia autorizada de Eugenio Royo Errazkin. Ciudadano entregado a la accion transformadora para un mundo mejor' liburua aurkeztuko du Juan Antonio Delgado de la Rosa idazleak.
Eugenio Royo Errazkin. ARGAZKIA: JOC
Biografia autorizada de Eugenio Royo Errazkin. Ciudadano entregado a la accion transformadora para un mundo mejor liburua aurkeztuko du Juan Antonio Delgado de la Rosa idazleak ostiralean (hilak 25) Xenpelar Etxean. Carlos Garcia de Andoin izango du lagun aurkezpenean.
1930ean jaio zen Royo Errazkin Errenterian eta Madrilen hil, 2001ean. Gipuzkoako JOAC ermandadearen presidentea izan zen 1954 urtean, eta 1957tik 1959ra berriz, Espainako Estatuko JOC taldearen presidente, baita nazioarteko erakundearen kide. USO sindikatuaren kide sortzailea eta 1961 eta 1971artean sindikatu horretako idazkari nagusia. 1974. urtean Berreraiketa Sozialistaren Koordinatzaile Nagusi izendatu zuten. USO eta UGT sindikatuak fusionatzeko negoziazioetan ere hartu zuen parte errenteriarrak 1977an.
Ekonomia eta Enplegu kontseilaria ere izan zen Royo Errazkin Madrilgo Gobernu sozialistan, baita Madrilgo Garapenerako Institutuaren presidentea ere 1987tik 1991ra bitartean. Azkenik, Carlos III Unibertsitateko Kontseilu Sozialeko kide eta Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordean boluntario aritu zen.
Etzi izango da liburuaren aurkezpena, 19:00etan hasita.