Gaur hasiko da Jose Antonio Zuloaga Pilota Memoriala Agustina Otaola pilotalekuan.
Iazko memorialeko Kadete kategoriako txapeldunak. Argazkia: EPLE
Gaur hasiko da Jose Antonio Zuloaga Pilota Memoriala Agustina Otaola pilotalekuan. Hogeita laugarren aldia du memorialak eta 56 bikote jarriko ditu aurrez aurre txapela bila, astelehenetik ostegunera 19:00etatik aurrera. Txapelketaren barruan sei maila izango dira, eta gaurtik hasi eta ekainaren 16ra bitartean, benjamin, kimu, haur eta kadete kategorian ari diren pilotariak lehiatuko dira.
Hortik aurrera, gazteek eta afizionatuek hartuko dute lekukoa, uzatilaren 22ko finala arte.
Gaurko partidetan Haur kategoriako Jara-Orbegozo bikotea Apezetxea-Telleriaren kontra arituko da 19:00etan hasita; astelehenean, kategoria bereko Zubizarreta-Gabirondo, Amundarain-Laboaren kontra arituko da, eta asteartean, berriz, Amiano-Irribarria eta Ilarregi-Lizeagaren artean izango da lehia. Datorren ostegunean Kimu kategoriako Galarza-Sotil eta Otaegi-Elosegi bikoteen txanda izango da, eta Haur kategoriako Arrillaga-Mikelarena eta Goikoetxea-Gartziarena.
Herriarteko finalerdia bihar
Herriarteko txapelketaren finalerdikoaren joaneko partida jokatuko dute palan Agustina Otaola pilotalekuan. Errenteriak Olaberriakoak izango ditu aurrez aurre 19:30ean hasita. Larunbatean agertoki berean jokatuko dute Herriarteko txapelketaren finalerdia eskuz. Azken horretan Errenteria Ataunen kontra arituko da 18:30ean hasita.