Errenteriako auzoetan behar berezia agertu duten edukiontzi puntuetan herritarrak informatzen eta sentsibilizatzen arituko dira kale hezitzaileak asteartera arte.
Edukiontzi guneen inguruan izan dira informatzen.
Hondakinen birziklapenari buruzko informazio kanpaina azken txanpan sartu da. Horren barruan, aste honetan zehar eta hilaren 29a arte (asteartea) Errenteriako auzoetan behar berezia agertu duten edukiontzi puntuetan herritarrak informatzen eta sentsibilizatzen arituko dira kale hezitzaileak. Halaber, datorren astelehenean (hilak 28) mahai informatiboa jarriko dute Zumardian. Astelehenero merkatu txikia egiten da bertan, eta hondakinak nola murriztu, aholku praktikoak eman eta ontzi berrerabilgarriak banatu dituzte herritarren artean.
Zalantzak dituzten errenteriarrek Zumardian astelehenean jarriko den mahai informatibora jo dezakete.