Larunbatean manifestazioa egingo dute Donostian jubilatu eta pentsiodunek egungo eta etorkizuneko pentsioak bermatzea exijitzeko. Oarsoaldeko Duintasunak bat egin du deialdi horrekin.
Duintasuna elkartearen mobilizazio jendetsuetako bat.
Larunbatean manifestazioa egingo dute Donostian jubilatu eta pentsiodunek egungo eta etorkizuneko pentsioak bermatzea exijitzeko. Oarsoaldeko Duintasunak bat egin du deialdi horrekin, eta horrenbestez, manifestazioan izango da. Pentsiodun eta jubilatu guztiak deitu du parte hartzera, baita langabe, langile eta gazteei ere, “gure pentsioak daudelako jokoan, egungoak, baina aita etorkizunekoak ere”.
Aldarrikapen zehatza eramango dute Donostiara larunbatean: pentsio duinak, gutxieneko 1.080 euroko pentsioa, lan eta soldata duinak, etairaunkortasun faktorea indargabetzea.
Manifestazioa 17:30ean abiatuko da Cervantes plazatik.