Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Helduek bizikletan ikas dezaten ikastaroak antolatu dituzte

Antxon eta Trintxerpen eskainiko dituzte ikastaroak

olatz mitxelena
Pasaia
2018/05/24
Ekainean izango dira ikastaroak, 4tik 14ra Trintxerpen eta 18tik 28ra Antxon. Ikastaroak udalak antolatu ditu, aldundiarekin elkarlanean, eta Trintxerpe Atletiko Klubak laguntza teknikoa emango du, izena ematen dutenek ikastaroa egiteko material guztia eskura izan dezaten. Gaur aurkeztu dituzte ikastaroak, izen-ematea zabaldu den egun berean. Interesdunek HAZ bulegoetan eman behar dute izena, edota udalaren webgunearen bidez. Trintxerpen ikastaroa 10:00etatik 12:00etara izango da Aranederreko pistetan eta Antxokoa, ordutegi berean, Ibaiondo frontoian. Aste barruan izango dira klaseak, astelehenetik ostiralera. Helduek trebetasuna har dezaten eta bizikletan ibiltzeko beldurra gal dezaten lortzea izango da ikastaroen helburua. Hori dela eta, bizikleta gainean ibiltzen ikasteaz gain, ikastaroan bestelako edukiak irakatsiko dituzte: bizikletaren mantentze lanetarako oinarrizko ezagutza, bide segurtasunerako gomendioak, eta baita zirkulazio arauak ere. Gainera, bizikleta ikastaroa egiten duten guztiek kaskoa jasoko dute opari. Ikastaroak doakoak dira. Bizikleta elektrifikatzeko tailerra Gure ingurune geografiko malkartsuan bizikletan ibiltzea beti ez dela erreza izaten jakitun erakundeek bizikletak elektrifikatzeko tailerra antolatzea erabaki dute baita ere. Ekainaren 30ean izango da tailerra, Trintxerpen. Tailer hau bizikleta modelo tradizionala baztertu gabe, elektrikoa erabiltzen hasteko asmoa dutenei bideratuta dago. Ikastaroan merkatuak dauden aukerak erakutsiko dituzte – kit elektrikoak saltzen dituzte bizikleta hibridoak muntatu ahal izateko-, eta horiek nola muntatu daitezkeen erakutsiko dute tailer praktiko baten bidez. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, bi kit elektriko erakutsiko dituzte, eta udalak dituen tokiko mailegu-zerbitzuaren bi bizikletatan muntatuko dituzte, bertaratuek zuzenean ikus dezaten nola egiten den muntaketa eta zer abantaila dakartzan. Tailerra kalean egingo da, 10:00etatik 13:00etara, Euskadi etorbidean, Ciriza etxearen inguruan. Debaldekoa da eta parte hartzeko aldez aurretik eman behar da izena Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoetan edo udalaren webgunean.      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.