60 kirolaritik gora parte hartuko dute Sara Carracelas Igeriketa Egokituko txapelketan larunbatean, Galtzarabordako kiroldegiko igerilekuan.
Galtzaraborda kiroldegiko igerilekuan izango da txapelketa.
Sara Carracelas Igeriketa Egokituko saria egingo dute larunbatean Galtzarabordako kiroldegiko igerilekuan Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak antolatuta. Hamargarren aldia du egokitutako igeriketa probak, eta bertan, ahalmen urriko igerilariek hartuko dute parte, proba eta estilo ezberdinetan: librea, bizkarra, tximeleta.
60 kirolaritik gora parte hartuko dute txapelketan, izan ere, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak gonbidapenak bidali dizkie klubei. 16:00etan hasiko da txapelketa eta doakoa da. Sara Carracelas Saria dela eta, Galtzarabordako kiroldegiko igerilekua itxita izango da larunbatean 15:00etatik aurrera. Gainontzeko instalazioa zabalik izango da ohiko ordutegian, eta bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako igerilekua erabili ahal izango dute.