Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Adaxkaz adaxka egiten ari dira habia

Azaroan zabalduko ditu ateak begirada feminista bermatuko duen espazioak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/05/25

Emakumeen Etxea horrelakoa izango da. Argazkia: Herri Bizia

Emakumeen Etxeak urrats bat aurrera egin du. Urbanizazio lanak hasi dituzte Txirrita parkean aste honetan, eta azarorako egi bihurtuko da Errenteriako emakumeen topagunea izango dena. 2016ko uztailean hasi zen etxearen gainean udalak abiatutako parte hartze prozesua, eta herriko emakume taldeak, eragile feministak eta norbanakoak mahaiaren bueltan eseri eta etxe horrek zein funtzio izan behar  zituen eta nola kudeatuko zuten erabakitzea zen gakoa. Bost hilabete eta sei saio behar izan zituzten horretarako. Emakumeen Etxearen zimenduak sendo jaio dira parte hartze horri esker, etxearen funtzioak, emakumeen topagune izango zen gunearen filosofia, eta etxearen beraren ezaugarriak josi dituzte bileraz bilera, konplizitate amarauna sortuz. Emakumeen Batzarra ere eratu dute prozesu horretan guztian. Ordutik hainbat bilera egin ditu emakume guztiei zabalik den batzarrak, iaz lau eta aurten bi, zehazki, eta horietan etxearen gaineko lanketa zabala egin dute, Garazi Lopez de Etxezarreta Berdintasun zinegotziak azaldu duenez: «Hausnarketa saioak egin ditugu, etxearen logoa egiteko prozesua abiatu, eskolaren hasierako jardunaldiak antolatu, eta izenaren gainean hausnartu, besteak beste». Batzarra ekainaren 6an Dinamika horrekin jarraituta, ekainaren 6an deitu dute hurrengo batzarrera. Reina aretoan izango da, 18:00etan, eta Emakumeen Etxearen eraikuntzaren berri modu zehatzago batean emango dutela azaldu du Lopez de Etxezarretak, horretara, gainera, emakume guztiak deitu ditu. Parte hartze prozesuan zehar definitu dute etxea emakumeek, eta bertan jasotakoarekin egin dute haren diseinua Celia Lana arkitektoak, eta Errenteriako Hirigune Historikoa Birgaitzeko udal teknikariak. Etxea, beharrak eraginda sortu dutela dio Lanak, «emakumeen berezko espazioa izango da, eta beste herrietan arrakasta handiz gauzatu dira antzeko ekinaldiak». Berdintasunerako Kontseiluaren iniziatiba izan den etxea, parte hartze prozesu aberasgarri eta ilusionagarriaren bidez garatu dela eta hartu duela forma nabarmendu du, «eta prozesu horretan hartutako erabakien arabera diseinatu dut etxea. Errenteriako emakumeek zehaztu dute zeintzuk diren beren eskaerak, nik forma ematen lagundu diet bakarrik». Txirrita parkean kokatzea, ordea, ez dela «ausazkoa» dio, «parkeari bizitza ematea, balioan jartzea izan da helburua. Eraikina inguruan duen espazioarekin eta testuinguruarekin harremanetan jarri nahi dugu, eta aldi berean, parkearen inguruko fatxadak onera ekarri eta espazio librearen erabiltzaileekin interakzioa sortu. Emakumeen Etxeak eskala abegikorra emango dio inguruneari, eta bertan eragingo du gutxieneko bolumenen eta material goxoen bitartez». Jasangarria eta efizientea Irizpide jasangarri eta efizienteetan oinarrituta pentsatutakoa da etxea, «egurra nagusituko da itxitura eta estruktura moduan. Multzoa harmonikoa izatea da helburua, eta arazorik ez sortzea ingurunearekin». Berezitutako bi zati izango ditu, emakumeen etxea bera eta eranskina, eta gela balioaniztun diafanoa, bi bilera gela, langileentzako espazioa, komunak, sukalondoa, biltegia eta instalazio gela izango ditu. Azaroan herriko emakumeei ateak parez pare zabalduko dizkion Emakumeen Etxea diseinatu du Lanak, baina parte hartze prozesuan ere aritu da beste emakumeekin batera. Bilera guztietan izan ez bada ere, akta guztiak irakurri ditu, eta argi dio: «Ilusionagarria eta aberasgarria iruditu zait oso prozesua. Harrigarria iruditu zait emakume ezberdinen arteko errespetua, puntako iritzietatik abiatuta ondorio bateratzaileak lortzeko gai izan dira. Pertsonalki, indar handia ematen du adin, ideologia, hizkuntza eta izaera ezberdineko emakumeak elkarrekin ongi moldatzen direla ikustea, izan ere, gauza asko ditugu komunean». Biziberritzen lagundu Emakumeen Etxeak zer suposatuko duen galdetuta, ez du zalantzarik Lanak, «denaren gainetik, eta batez ere, aukerak suposatzen ditu. Gehienetan hori da emakumeek behar duguna, aukerak. Nik kudeaketa aberasgarri batean sinisten dut, eta hortik aurrera izan dadila emakumeok nahi duguna, ideiak ez dira faltako». Emakumeen topaguneak bestelako ondorioak izango dituela oso argi du arkitektoak, gainera: Errenteria-Oreretako Hirigune Historiko aberatsa biziberritzen lagunduko duen zalantzarik ez du, «horrek ere, merezi duelako». Agintaldiaren barruan etxea egingo zuela agindu zuen Errenteriako Udalak. Emandako hitza beteko du, geroz eta hurbilago dago, eta emakumeek hain beharrezkoa zuten espazio propioa izango dute Errenteria-Oreretan epe laburrean, begirada feminista bermatuko duen identifikatutako eremua, Emakumeen Etxea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.