Fanderian egingo dute lehen bista, 14:00etan, eta bertatik, Agustinak, Gaztaño, Alaberga eta Uztargi haur eskolara joango dira.
Fanderiako auzo konpostaje eremua zabaldu zuteneko argazkia.
Auzo konposta egiteko sei guneetara jarraipen bisitak egingo ditu hilaren 29an, asteartea, udalak. Fanderian egingo dute lehen bista, 14:00etan, eta bertatik, Agustinak, Gaztaño, Alaberga eta Uztargi haur eskolara joango dira. Erabiltzaileen zalantzak argitzeko baliatuko dute bisita.
Oraindik auzo konposta programan parte hartzen ez duten herritarrek bat egiteko interesa badute, Izadi 21 aholkularitza enpresarekin harremanetan jarri behar dute 628 53 23 03 telefono zenbakira deituta edota whatssappa bidalita.
Posta elektronikora mezua bidal dezakete, halaber.
Duela lau urte jarri zituen martxan udalak auzo konposta guneak, eta bertan parte hartzen duten herritarrei, auzo konposta egiten zein etxeko konposta egiten, zaborraren tasan %30eko hobaria aplikatzen diete.