Igandera arte itxiko dute, 'L'Hermione' herrian den bitartean.
Jendetza dabil azken egunotan Pasaian, eta jende gehiago espero da asteburuaren atarian. Hori dela eta, udala ezohiko neurriak hartzen ari da azken egunotan.
Atzo iragarri zuen Trintxerpen eta San Pedro egoiliarrek egunotan lonjan, Bou Nabarra eta Rodolfo enpresa parean aparkatzeko aukera izango dutela eta gaur iragarri dute Donibane kalea itxi egingo dutela ibilgailu guztientzat, baita motorrentzat ere.
Gaur (hilak 15) 13:00etan itxi dute kalea, eta bihar eta etzi 11:00etatik aurrera. Zama-lanak, beraz, ordu horren aurretik egin beharko dira asteburuan.