Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Eredu berri baten uberan

Gaur arratsaldean (hilak 25, 18:00) inauguratuko dute Donibaneko liburutegia, eta irekiera ospatzeko egitarau oparoa antolatu dute.

olatz mitxelena
Pasaia
2018/05/25
Gaur arratsaldean inauguratuko dute Pasai Donibaneko liburutegi berria. Hilabeteak luze joan dira zaharra itxi eta udal liburutegi berria atondu bitartean, eta irekiera ospatzeko gogoz daude herritarrak. Bibliotekaren Lagunak taldean bilduta, sanjuandarrek mimoz landu dute inaugurazio ekitaldia, Marga Anzuela liburuzainarekin elkarlanean. Denetik dago plazaratu duten egitarauan: musika, antzerkia, dantza… eta baita dibulgazioa eta hausnarketa ere. Izan ere, proiektu berria gorpuztu bitartean, Pasai Donibanen hausnarketa luzean aritu dira gaur egungo gizartean liburutegiek zein rol izan beharko luketen jakiteko, eta beren esperientzia partekatu eta beste hainbat gertuagotik ezagutu nahi dituzte orain sanjuandarrek. Horregatik, ekainaren 1erako mahai inguru bat antolatu dute, Komunitatea eta liburutegiak izenburupean. 18:00etan hasiko da, Pasai Donibaneko Ubera liburutegian. Azken urteotan inguruko herrietan landu dituzten bestelako hainbat esperientzia erakutsi nahi dituzte mahai inguru horretan, eta ondorengo hizlariak gonbidatu dituzte: Arantxa Mariskal Tabakalerako Ubik sorkuntza liburutegiko ordezkaria; Aitor Bengoetxea Azpeitiko Sanagustin kulturguneko kidea, Raquel Gonzalez Hernaniko udal liburuzaina, eta Eva Salaberria Pasai Donibaneko Ubera Bibliotekaren Lagunak taldeko kidea. Mertxe Perez de Zirizak egingo ditu moderatzaile lanak, liburuzain eta artxibozainen elkarteko kideak. Mahai ingurua hasi aurretik, Anzuelak egingo du aurkezpena. Azken horrek azaldu du mahai inguruaren helburua zein den: “Liburutegiaren ereduari buruzko hausnarketa bat egin dugu guk gure prozesuan, eta interesgarria iruditu zaigu bestelako eredu batzuk erakustea”. Horrenbestez, sorkuntza liburutegi bat zer den azaldu nahi diete herritarrei, eta Azpeitiko Sanagustin kulturgunearen esperientzian sakontzea ere bada erronka. “Oso lan interesgarria egin dute Azpeitian. Kooperatiba bat sortu dute herritarrek, eta behetik gora eraiki dute kultur proiektua, komunitatean txertatuta”, goraipatu du Anzuelak. Herritarrek sortutako proiektua izan da Azpeitikoa. “Luzea izan da lana, baina oso interesgarria”. Anzuelaren arabera, “aberasgarria” da bestelako proiektuen berri izatea, eta horixe izango da, hain zuzen, mahai inguruaren asmoa, esperientziak trukatuz, elkar aberastea. Horregatik, gonbidapena ez diete egin herritarrei bakarrik; liburuzainei ere dei egin diete, profesionalek eurek hausnarketarako denbora hartzea oso aberasgarria izango dela iritzita. “Ekimen hau abiapuntu izatea nahi dugu; hausnarketa egiteko eta elkartzeko abiapuntua, bakartuta egoten garelako askotan; gure egunerokoan murgilduta eta denborarik gabe”. Jakin-mina sortzeko gunea Ubera liburutegiaren inguruan “kultur proiektu sendo bat” sortu nahi dute Pasai Donibanen, komunitatean txertatuta. Horregatik, parte hartze prozesu baten bidez adostu dute liburutegiaren izena bera ere, herriak itsasoarekin duen harremana kontuan hartuta. “XXI. mendeko liburutegi bat garen heinean, gure komunitatearen identitatea indartu nahi dugu, hori da helburua”, zehaztu du Anzuelak. Eta, “orain arte bezala”, aurrerantzean ere “Pasaiako kultur ondarea jasotzen” jarraitzeko asmoa dutela azaldu du. Sorkuntzari ere bultzada eman nahi diote proiektuarekin, eta, horregatik, xede horri begira antolatu dute Ubera liburutegiaren espazioa, “jakin-mina sortzeko espazioa” izan dadin. Altzari berezi bat ere badaukate, adin askotako sanjuandarrek auzolanean diseinatu eta sortutakoa. Egurrezko txintxorro bat da, Albaolako arotzen laguntzaz eraikia, eta Haurren Txokoan egongo da, “irakurketa intimoa” egiten laguntzeko ez ezik, helburu duten eredu berriaren uberan, iparra galdu gabe, arraunean jarraitzeko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.