Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Historiarekin hitzordua Plazetan

Allerruk Erregional Ohorezko Mailara igotzeko 90 minutu behar ditu. Horietan, kanporaketako lehen partidako emaitza ahaztu, eta irabazi behar du.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2018/05/25
allerru

Dena alde du Allerruk, baina tentuz ibili behar du. Argazkia: Esteban Mitxelena.

2004an igo zen azkenekoz Allerruko gizonen taldea Erregional Ohorezko Mailara. Ustekabean izan zen, 2004ko uztailean esan zieten lezoarrei, hainbat gai tarteko, maila horretan jokatzeko eskubidea zutela. 2004/2005 sasoian bertan jaitsi egin zen berriz ere taldea, sasoiaren planifikazio epe eskasak eragin zuzena izan zuen horretan. Bihar, larunbata, Gipuzkoako lehen ligara igotzeko aukera dute zuri-berdeek. Aukera asko dituzte, hobe esanda. Igoerako kanporaketa oso-oso bideratua dute joaneko partidan Tolosa Bren zelaian 0-3 irabazi zutelako. Aurten bai. 18:30ean hasiko da itzuliko norgehiagoka. Festa kutsua izango du Plazetak. Jokalariak ez dira hortaz asko kutsatu behar, behar adina soilik. Zaleen indarra egindakoa berresteko baliatu behar dute, eta ahal bada, partida bera irabazteko. Baina handikeriarik gabe, Tolosa B zerbaitegatik dagoelako kanporaketa horretan, eta 0-3 aurretik joan arren, gehiegizko konfidantza kaltegarria izan daiteke Allerrurentzat. Bilbon izango bagina, gabarra famatua prest legoke dagoeneko. Allerruko zuzendaritzako kideek Pasaian dagoen L’Hermione ontziko arduradunekin hitz egin dezakete igoeraren ospakizun xelebre bat egiteko. Baina handikeriarik ez: Allerruren ezaugarrietako bat delako kontrarioarekiko errespetua eta begirunea. Gazte Maila Nagusien taldea bakarrik ez. Allerruren Gazte Mailako A taldea igoera promozioarekin hasiko da asteburu honetan. Zehazki, kanporaketa horretako lehen partida bihar bertan, nagusien taldearen aurretik, jokatuko dute Plazetan (16:00). Hondarribia A izango dute aurrean. Itzulerako norgehiagoka Hondarribian jokatuko dute hurrengo asteburuan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.