Udalbatzak osoko bilkuran madalenetako omenduak izendatuko ditu asteartean.
Txupinazoa botako du omenduak.
Udalbatzak ohiko bilkura egingo du asteartean (hilak 29) eta zazpi gai aztertuko ditu, tartean, aurtengo madalenetako omenduak izendatuko ditu. Hortaz, asteartean jakinaraziko dute nork botako duen herriko jaiei hasiera emango dien txupina.
Bi mozio ere jarriko dituzte mahai gainean. Enplegu zntro bereziei buruzkoa izango da lehena, Arraztalo eta Aldura elkarteek aurkeztua eta udal talde guztiek sinatu dutena. Bigarrena, gobernu taldea osatzen duten bi alderdiek, EH Bildu eta Errenteria Irabazizek, aurkeztutakoa da, eta PEPP Banakako Pentsioen Produktu Paneuroparrari buruzkoa da.