Gobernu taldeak TAO eta Garabi zerbitzuetako langileekin egindako kudeaketak "sortu duen egoera" salatu du PSE-EEk.
TAOko langileen protestetako bat.
Gobernu taldeak TAO eta Garabi zerbitzuetako langileekin egindako kudeaketak “sortu duen egoera” salatu du PSE-EEk. Kudeaketa horrek udal kutxan “kalte ekonomikoak” sortu ditzakeela—eta kezka azaldu du, langileei 530.000 euro kalte ordainetan ordaindu beharko dizkiolako udalak, betiere alderdi sozialistaren esanetan.
Berriki ezagutu diren ebazpenek langileen alde egin dutela erantsi du PSE-EEk, “zortzi langileen kaleratzeak bidegabetzat jo ditu epaitegiak, hiru nulu, eta beste bat absoluziozkoa izan da. Horren ondorioz, hiru langile berrartu behar izan ditu udalak behin behinean eta 370.000 euroko kalte ordainak ordaindu beharko dizkie TAO zerbitzuko langileei, eta 160.000 garabi zerbitzukoei”. Horri guztiari abokatu, prokuradore eta prozesuaren kostuak sortutako gastuak beregain hartu beharko dituela udalak gaineratu du.
Berrartu behar izan dituzten hiru langileekin gobernu taldea izaten ari den jarrerarekin “ezinegona” eta “haserrea” azaldu ditu, bestalde, Jose Angel Rodriguez alderdi sozialistaren bozeramaileak, “momentuz ordaintzen ari zaie langile horiei, baina ez zaie inolako lanik eman. Jaione Karrikiri
Giza Baliabideak , Kontratazio eta Ondarearen zinegotziai galdetuta, haientzako lanik ez dutela aurkitzen erantzun zuen batzorde informatiboan. Jakin badakigu ez dela egia”.