Ondarroa Arraun Elkarteak antolatuta, VII. Antiguako Ama traineru estropada jokatuko da
San Juanen bi traineru nagusiak, pasa den asteburuan, Ondarroan. [Argazkia: Josu Z.].
31 traineruk parte hartuko dute bihar 11:30etik Ondarroan jokatuko den estropadan; zazpi neskenak eta 24 mutilenak, eta tartean izango dira, noski, San Juan eta San Pedro.
Erlojuz kontra jokatuko da estropada, banaka, lau luze eta hiru ziabogetara. Lau txandatan lehiatuko dira traineruak eta txanda bakoitzean zortzi traineruek parte hartuko dute.
Mutiletan, lehen txandan, Lutxana, Getxo, Mundaka, Elantxobe, Donostiarra B, Orio B, Hondarribia eta Portugaletek parte hartuko dute. Bigarrenean, Pasai Donibane B, Lapurdi, Arkote, Zarautz, Deustu, Getaria, Zumaia eta Isuntzak. Eta, azkenik, Donostiarra, Santurtzi, San Pedro, Pasai Donibane, Kaiku, Orio, Bermeo eta Ondarroa.