Asteazken eta ostegunean jasoko dituzte izenak, Zirizan.
Karmenetako emakumeen danborradan parte hartu ahal izateko izena aurrez eman beharko da aurten. Hala erabaki zuten antolatzaileek maiatzaren 7an egin zuten batzarrean, beti ere, “danborradaren prestaketan hobetzen jarraitzeko helburuz”.
Honenbestez, datorren astean, asteazken eta ostegunean (hilak 30,-31), Zirizan egongo dira, 19:00etatik 20:30era, izenak jasotzen. Egun eta ordutegi horietan bertaratzerik ez dutenek badute beste lagun baten bitartez izena emateko aukera.
Parte hartzeko kuota iazko berbera izango dela iragarri dute bide batez danborradaren antolatzaileek, eta ordainketa izena emateko unean edota Kutxaren bitartez egin daitekeela gaineratu.