Gipuzkoako IV. Bakailaozko Pintxo Txapelketa, aurten, Pasaian
Felix Manso, Sonia Garcia, Miriam Cano eta Sergio Ekiza, lehiaketaren aurkezpenean.
Gaur hasi eta ekainaren 10era bitartean lehiatuko da Gipuzkoako IV. Bakailaozko Pintxo Txapelketa. Eguerdian aurkeztu dute, Donibaneko kulturgunean, eta aurkezpenean izan dira ekitaldiaren arduradun Sonia Garcia eta lehiaketako epaimahairen buru Felix Manso. Ondoan izan dituzte Pasaiako Udaleko kultura zinegotzi Miriam Cano eta Oarsoaldea Garapen Agentziako ordezkari Sergio Ekiza.
Irunen egin da orain arte lehiaketa, han sariketaren antolaketan parte hartzen duten hiru bakailao enpresa daudelako. Aurten, baina, lehiaketaren egoitza lekualdatzeko apustua egin du antolakuntzak, “Pasaiak bakailaoaren kulturarekin betidatik izan duen harremanarengatik”. Erabakiarengatik pozik agertu dira Cano eta Ekiza, Pasaia halako ekitaldi kulturalekin lotzea merezi duela sinetsita, eta zentzu horretan, etorkizunean lehiaketa Pasaian antolatzen jarraitzeko asmoa agertu dute.
Guztira, lurralde osoko 33 tabernek parte hartuko dute lehiaketan, horietatik hiru pasaitarrak. Trintxerpeko Izkinan, Antxoko Mimosen eta Donibaneko Ziabogan dastatu ahal izango dira lehiaketarako propio landutako bakailao pintxoak. Eta Pasaiatik kanpo ere “mailarik goreneko establezimenduetan”, lehiaketako buru Felix Mansok nabarmendu duenez. Urtetik urtera aurkeztutako “pintxoen maila oso altua” izaten dela nabarmendu du Mansok, eta “irabazlea izendatzea ez dela bat ere erreza” izaten gaineratu.
Sari banaketa ekainaren 12an egingo da, Donibanen baita ere, eta han jakinaraziko dute aurtengo irabazlea. Tartean bi asteko epea du sukaldari, kritiko gastronomiko eta bakailao enpresetako arduradunek osatutako epaimahaiak ostalariek mimoz eta arte handiz landutako bakailao mokaduak dastatzeko, eta bide batez, baita bezeroek ere.
Parte-hartzaileak
Alegia
Hondarribia
- Danontzat
- Ondarribi
- Kai Zahar
- Route 33 Hondarribia
Irun
- Basque Corner
- El callejón.
- Ensanche
- Manolo
- San Juan Harri
- Zura
Lasarte-Oria
Lazkao
Ordizia
Errenteria-Orereta
Donostia
- Apitxin
- Aratz
- Bar zazpi
- Eguzki Bistro Bar
- Fusion
- Labrit
- Mendaur
- Mesón Martin.
- Mil Catas
- Next Bi
- Okendo
- Portaletas.
- Rojo y negro.
- Via Fora
- Zeruko
Pasai Antxo
Pasai Donibane
Trintxerpe