Irudiak den-dena esaten du. Festa larunbatean Plazetan. Argazkia: Carrera.
Festa handia larunbat arratsaldean Plazetan. Lau ordu eta erdi eskasetan, Allerruren bi taldek mailaz igotzea lortu zuten. Erregional Preferentekoak, aurreikuspenak berretsiz, Ohorezko Mailara igotzea lortu zuen 2-2koa eginda Tolosa Bren kontra (joaneko partidan 0-3 irabazi zuten lezoarrek). Gazteen Lehen Mailakoa ere igo egin zen Gazteen Ohorezko Mailara, igotzeko kanporaketaren joaneko partida Hondarribiaren kontra 1-3 galdu arren, Ohorezkoan izandako emaitzek koskaz igotzea ahalbidetu dutelako.
Gizonen talde nagusia mailaz igo izana ez da kasualitatea. Urte askotako lanaren emaitza izan da. Iaz, egoera berberean izan zen Allerru, baina Urolaren kontrako kanporaketa ez zuten gainditzerik izan lezoarrek. “Kolpea izan zen”, esan du Joxe Ramon Salaberria klubaren presidenteak. Baina sasoi honetan lasai, ganoraz, anbizioarekin baina handikeriarik gabe lan egin dute, herriko jokalariekin talde sendoa osatu dute. Eta emaitzak eman ditu, zelaian, eta herrian. Izan ere, taldeak herriarekin konektatu egin du, herriko jokalariek lortu dute Gipuzkoako mailarik nagusienean izatea Lezo, eta Plazetan lezoarren babesa izan dute. Larunbatean, eta sasoi osoan.
Partida erraz joan zen Allerrurentzat. 0-3ko aldea zuten joanekotik, baina ez ziren lasai atera zelaira. Lehen zatia bukatuta, 2-0 ziren aurretik zuri-berdeak. Bigarren zatian lasaiago ibili ziren, Tolosa Bk 2-2koa egitea lortu zuen. Berdin zen. Baina aurreko partidatik errenta izan arren, Allerrun konfiantzarik ez zuten nahi, “ez genuen gauza asko prestatua igoera emango balitz. Badaude aukerak ospakizunetarako. Sasoian Plazetan ligan jokatu ditugun 15 partidetatik 14 irabazi, eta bat berdindu dugu. Hala ere, ez genuen festarako prestaketa handiegirik egin”.
Salaberriak berretsi du, behin igoera lortuta, taldearen oinarria hurrengo sasoian herriko jokalariena izango dela. Harrobian sinisten du, zeharo. “Inguruan talde handiak ditugu. Gure lana da ditugun jokalariak ondo zaintzea. Proiektu polita dugula uste dut. Hori da gure indarra”; zuhur mintzo da presidentea. Onartu du posturen bat indartu beharko dutela maila berrian, baina lasai dago. Eta oso pozik. Aurten egin duzue, Allerru.
Gazteak ere gora
Plazetan, larunbatean, Hondarribiaren kontra 1-3 galdu arren, eta oraindik bueltakoa falta arren, Gazteen Lehen Maila utzi du Allerruk Ohorezkora joateko. Izan ere, Eibar taldeak Gazteen Euskal Ligara igotzea lortu du, eta horrek ahalbidetu du Lehen Mailan 3-4 postuen kanporaketan zebiltzan taldeak, Allerru eta Hondarribia, biak igotzea. Hortaz, Plazetan festa biderkatu egin zen larunbatean.
Salaberriarentzat oso garrantzitsua da gazteen taldea Ohorezkoan izatea. Goiko talderako, eta kadeteetarako, erreferentzia oso egokia izango da.
Lau ordutan, larunbatean, izugarri handitu egin zen Allerru. Baina ez da kasualitatea izan. Lanaren, konstantziaren, erabaki egokien eta bertako jokalariak zaintzearen emaitza izan da.
Jarraian, talde nagusiaren argazki galeria (Carreraren argazkiak dira), eta bideoa:
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.