Epaimahaiak, Kukai Dantzaren azken lanak tradizioa eta erritoa lengoaia garaikide bihurtzeko duen ahalmena nabarmendu du.
Lanik berritzaileena eta originalenari saria lortu du Kukai Dantzak, Erritu ikuskizunarekin. Argazkia: Kukai Dantza
Kukai Dantza eta Sharon Fridmanen
Erritu lanak ikuskizun berritzaile eta originalenaren saria jaso berri du Valladolideko Nazioarteko Kale Antzerki eta Arteen Jaialdian. Epaimahaiak, Kukai Dantzaren azken lanak tradizioa eta erritoa lengoaia garaikide bihurtzeko duen ahalmena nabarmendu du.
Jaialdi horretan 22 herrialdeko 62 konpainiek hartu dute parte, eta Errenteriarrek banatutako zortzi sarietako batekin itzuli dira etxera.