Eguraldi ona egiten badu Donibanen izango da festa, eta txarra egitekotan Antxoko Ibaiondon.
Kuadrillategiko gazteak, iazko abordaian.
Kuadrillategi egitasmoak eskualdeko 12 eta 16 urte arteko 400 gazte elkartzeko ditu ikasturtean zehar ostiralero, eta horiek denak bat egingo dute Pasaian datorren igandean (ekainak 3) Kuadrillategi Egunean.
Egitasmoak euskararen erabileran eragin nahi du, lagunartean eraginez, nerabe eta gazte kuadrillei aisialdi eskaintza erakargarri bat eskainiz. Kuadrillategi Egunerako, beraz, helburu bereko egitaraua ondu dute.
Festa Donibaneko alde zaharrean izango da eguraldiak baimentzen badu eta Antxoko Ibaiondo pilotalekuan euria eginez gero.
Egitaraua
- 11:00: Kaudrillategiko pasaitarrek harrera egingo diete beste herrietatik etorriko diren gazteei. Segidan, flashmob-a eta ginkana, Bizkaia Plazatik Santiago plazara.
- 14:00: Bazkaria.
- 16:00: Ttek elektrotxarangaren emanaldia.
- 18:00: Agurra.