Xanju Kirol Klubak antolatzen duen proban, aurten Gipuzkoako txapelketa erabakiko da.
Iazko irabazlea, helmugara iristean.
750 metro igeri badia barruan, 20km bizikletan Jaizkibel barrena eta 5 km korrika Donibaneko parte zaharretik. Horixe larunbateko lasterketarako proban izen ematen duten triatletek osatu beharko duten ibilbidea, zinez berezia. 15:30ean hasiko da lehia.
Xanju Kirol Klubak antolatzen duen probak
ikusle mordoa erakartzen ditu urtero Pasaiara eta arrakasta handia lortu du azken urteotan. Aurten, gainera Gipuzkoako txapelketa erabakitzeko erabakigarria izango da.
Izen-emateak 32 euro balio du federatutako kirolarientzat eta
Internet bidez egin daiteke.
Sariak.
Emakume seniorrak
- 1. 300 euro + garaikurra + txapela
- 2. 200 euro + garaikurra
- 3. 100 euro + garaikurra
Gizon seniorrak
- 1. 300 euro + garaikurra + txapela
- 2. 200 euro + garaikurra
- 3. 100 euro + garaikurra
Beterano, junior, sub-23 eta taldekoak gizon eta emakumetan.