Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Errekaldeko ekarpen gunea handitu, eta auzokonposta gune berririk ez

Auzokonposta gune berririk ez du egingo udalak, udalaren esanetan aztertu diren kokalekuek ez zituztelako behar adinako baldintzak betetzen.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2018/05/30
 
errekalde.ekarpengunea

Errekaldeko ekarpen gunea.

Lezoko Udalak jakinarazi du Errekaldeko ekarpen gunea handitu egin duela, bikoizteraino. Herritarrek hondakinak uzteko erraztasun handiagoa izango dute horrela. Aldiz, udalak adierazi du herrian ez direla auzokonposta egiteko gune gehiago jarriko, aztertu diren kokapenak ez zirelako egokiak, eta dauden guneek konposta egiteko aukera bermatzen dutelako. Errekalden, maldaren behealdean jarri dituzte edukiontziak. Maldan gora daudenen osagarri izango dira. Batez ere adinekoei begirako neurria izan da, zailtasunak baitzituzten hondakinak maldan gora igo, eta hango edukiontzietan uzteko. Udalak azaldu duenez, hasiera batean behealdeko eremuan ez zituzten jarri edukiontziak, kamioiak bertara iristeko zailtasunak zituelako: orain, beheko hondakinak gora eramango dituzte, han kamioiak den-denak jaso ditzan; San Marko Mankomunitatearekin adostutako neurria izan da, herritarrei erraztasunak emateko. Errekalde auzoan txukunketa lanak egingo dira aldi berean aurten, argiteria berrituz eta parkina eginez besteren artean. Aldundiarekin elkarlanean egingo dituzte lan horiek. Auzokonposta gune berririk ez Udalak bidalitako oharrean, Lezon Ondo Ai Ginen taldeari erantzunez, Gillermo Lazon kalean egitekoa zen auzokonposta gunearen gaineko azalpenak eman ditu. San Pedro-Pysbekoa kendu ondoren, udalaren asmoa izan zen Gillermo Lazonen gune berria egitea. Baina udalak egindako azterketen harira —Gillermo Lazonen eta beste eremu batzuetan aztertu dute non jarri San Pedron kendutakoa—, erabaki du gune berririk ez egitea. “Gillermo Lazoneko kokalekua baztertu egin zen bertan arratoi arazoak zirelako, eta gauza bera gertatu da aztertu diren beste zenbait lekurekin, Euskal Herria plaza kasu”. Udalaren asmoa “herritarren ongizatea bermatzea” denez, osasun eta garbitasun arazoak ekidin asmoz hartu du auzopkonposta gune berriak ez egiteko erabakia. Horrez gain, Gillermo Lazonen bertan gunea jartzeko hainbat kokaleku aztertu direla jakinarazi du udalak, baina baztertu egin direla, eskolatik, skate parketik, bertako jolasgunetik edo kiroldegitik hurbilegi zeudelako. Aldi berean, auzokonposta egiteko aukera herrian bermatua dagoela nabarmendu du udalak. Azaldu du iaz Andreoneko gunea handitu zela, eta aurten Arretxenekoan gauza berbera egingo dutela. Eta hainbat daturen berri eman du: berriki auzokonposta egiteko nahia zortzi familiak agertu diote udalari. Baina udal erakundeak esku artean dituen datuen arabera, azken bi urtean 23 familia gutxiago daude zeregin horretan. 2015ean 95 familia ziren auzokonposta egiten zutenak; 2016an 82, eta iaz 72. “Beraz, gune berria sortzen ez bada ere, auzokonposta egin nahi duten herritar eta familia guztiek aukera bermatua dute, egun dauden guneetan hori egiteko aukera dutelako”. Auzokonposta egiteko bost gune daude egun Lezon: Andreonen, Altamiran, Aralarren, Arretxene-Txulotxon, eta Lopenen.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.