Kalera atera dira langileak lan harremanetarako euskal esparrua aldarrikatu eta estatalizazioaren aurka egiteko.
Herriko plazan elkarretaratzea egin dute langileek LAB-ek deituta.
Kalera atera dira langileak lan harremanetarako euskal esparrua aldarrikatu eta estatalizazioaren aurka egiteko. Oarso eta Bidasoko herrietan deitu ditu elkarretaratzera langileak
LAB sindikatuak. Herriko plazan ordu erdiz bildu dira langileak aldarri horrekin. Errenteria-Oreretan bertan, Masti Loidin ere egin dute elkarretaratzea, ordubetekoa kasu horretan, lan harremanetarako euskal esparrua aldarrikatzeko.