Mikelazulo Elkarteak berriro jarri du martxan barra zerbitzua eta karta eta ordutegi berriekin zabalduko ditu ateak.
Mikelazulo elkarteak berriro eskainiko du barra zerbitzua.
Mikelazulo Elkarteak berriro jarri du martxan barra zerbitzua, eta karta eta ordutegi berriekin zabalduko ditu ateak. Ostegun eta ostiraletan izango da zabalik 16:00etatik aurrera, eta asteburuan, berriz, 10:00etan irekiko dute gosariak eskaintzeko.
Eskaintzaren artean bertako eta garaiko produktuekin egindako zukuak eta ogi artisauarekin egindako tostadak daude. Karta berriko produktuak ekologikoak direla azaldu dute.
Barrako eskaintzari, Mikelazulo Elkartearen betiko kultur eskaintza gehitu behar zaio.