Guztion Jaiak, Jon Ander Artola Oiartzabalen kartelak iragarriko ditu aurtengo madalenak.
Ezkerrean, Julen Mendozak helduta, kartel irabazlea. Eskuinean herritarren bozka gehien jaso duena.
Guztion Jaiak, Jon Ander Artola Oiartzabal villabonatarraren kartelak iragarriko ditu aurtengo madalenak. Gaur ezagutarazi du erabakia lehiaketaren epaimahaiak. Ez du lan erraza izan, 163 lan zituelako aztertzeko eta horien artetik irabazlea erabakitzeko.
Txispun Plazara dantzara lanak jaso du bestalde, herritarren saria. Aiora Tolaretxipi Gartzia errenteriarraren lanak herritarren emandako 247 bozketatik 48 jaso ditu.
Lehiaketaren gaineko balorazio positiboa egin du Maitane Eskudero, kartel lehiaketaren idazkaria eta kultur dinamizatzaileak. Iaz 30 kartel aurkeztu zituzten lehiaketara, eta aurten sei aldiz biderkatu da kopuru hori: “Horren arrazoia ziurrenik aurten lehenengoz modu telematikoan egin dugula izan da, jendeak errazagoa izan du parte hartzea horri esker”.
Bestalde,
astearteko udalbatzarrean erabaki zuten nork botako duen jaien hasierako txupina: auzo elkarteak izango dira madalenei hasiera emango diotenak.
Kartel irabazlea.