Larunbatean ospatuko dute Antxon Alkartasuna Dantza Taldeak antolatutako XXV. Sagardo Eguna
Sagardoa laguntzeko musika, dantza eta mokaduak ez dira faltako.
Ekaineko lehen larunbatean ospatzen da urtero Antxoko Sagardo Eguna, duela hogeita bost urtetik, Alkartasuna Dantza Taldearen ekimenez. Aurtengoa, beraz, iristear da. Etzi izango da (ekainak 2), ohi bezala, Gure Zumardian, 18:00etatik aurrera.
Ekitaldiari hasiera emateko dantzari txikien sagar dantza erraldoia izango da, eta jarraian, sagar biltze lehiaketa. Bien bitartean, nola ez, sagar dastaketa, pintxoak, sagar tartak eta sardina erreak. Eta hori guztia girotzeko, Iraunkorrak txaranga.
Sagardogileetan, berriz, ezagunetan ezagunenak: Astarbe, Oiarbide, Lizeaga, Iparragirre, Kalonje, Otegi, Alberro, Ordozelai, Rufino, Otsua-Enea, Petritegi, Bereziartua, Satxota, Setien, Baleio, Otaza, Egi-Luze, Itxasburu, Barkaiztegi eta Gartziategi.