Pasaiako Udalak egitarau oparoa ondu du ekainerako herriko askotariko jatorrien arteko zubiak eraikitzea helburu.
Urteak dira Pasaiak aniztasuna ospatzeari ekin ziola eta aurten ere, hala egingo du, udalak askotariko kolektiboekin elkarlanean ondu duen egitarauaren bitarteaz. Gaur hasiko dira ospakizunak emakumeeni bideratutako tailer batekin eta ekainaren 22an bukatuko dira ekitaldiak,
Las muertes de los otros antzezlanarekin.
Gaurko tailerra Trintxerpeko alkateordetzan izango da, 17:30ean. Emakumeei zuzendutako tailerra da, eta “herritar migratzaileei buruz gure gizartean diren zurrumurru nagusiak detektatzeko” xedez antolatu dute.
Tailer berbera, baina gazteei zuzenduta Antxon eskainiko dute hilaren 8an, 19:00etatik aurrera, kultur etxean. Ekitaldi berean
Ongi etorri Antxora gazte bideoaren aurkezpena egingo dute.
Asteburuan proiektu plastikoa
Bihar eta etzi ere izango dira aniztasuna ospatzeko ekitaldiak. Emakume pasaitar talde bat Trintxerpen elkartuko da bi egunetan, Gudarien Enparantzatik gora doazen eskaileretan interbentzio artistiko bat egiteko, Rebeka Wilkinsonek zuzenduta.
Emakumeek mosaikoak erabiliko dituzte, herritarrei kolorearen, irudiaren eta hitzen bitartez mezu bat helarazteko. Asteburu honetan hasitako lana, hurrengoan bukatuko dute (hilak 9eta 10ean).
Arte eszenikoek ere izango dute tarte aniztasunaren ospakizunean. Hilaren 13an, Entre Orillas kolektiboak
El encuentro lan prozesuaren aurkezpena egingo du, dantza komunitarioko eskola bat eskainiz ateak zabalik. 17:30ean izango da, Antxoko azokan.
Egitaraua ixteko bi antzezlan, lehena, hilaren 15ean. Orratx Kultur elkarteak
Ez hemengo ez hango aurkeztuko du, 20:00etan, Donibaneko Juanba Berasategi auditorioan (sarrerak 3 euro) eta bigarrena hilaren 22an. Moonprodukzioak-ek
Las muertes de los otros taularatuko du Zirizan. Oso lan berezia da, irrati frekuentziaz egindako ikuskizuna eta kaskoen bidez jasotzekoa. Iheslari eta errefuxiatuen nazioarteko egunean kokatuta dago