Asier Altunak Ostana Zinema Saria jaso du
Okzitaniako Urrezko Gurutzea jaso du zine zuzendariak 'Amama' filmarengatik
Scritture in Lingua Madre izena du jaialdiak, Italiako Okzitanian egiten duela 10 urtetik, Ostana herrixkan, eta ama hizkuntzan sortzen duten sortzaileen plaza bilakatu da, munduko hizkuntza txikien topaleku. Han saritu dute Asier Altuna Amama filmarengatik, eta han izan da zuzendaria Okzitaniako Urrezko Gurutzea jasotzen.
Amamaren arrakasta oraindik agortzeke, Karmele proiektua du esku artean orain Altunak. Kirmen Uriberen Elkarrekin esnatzeko ordua eleberriaren egokitzapena da, eta Canneseko zinemaldian egon da proiektuaren defentsan, finantzazioa lortu asmoz.
Horrez gain, uda partean, Aupa Etxebeste-ren bigarren zatia grabatzekoa da, Telmo Esnalekin batera.

