Gipuzkoako Txapelketa Pili Bodegas eta Adur Eskisabelentzat izan da.
Mutiletan Ryan Bailie australiarra, Trent Thorpe zeelandaberritarra eta Alberto Garcia arabarra, eta nesketan Charlotte McShane australiarra -laugarren aldiz irabazlea-, haren herrikide Milan Agneu gaztea eta Estefania Gomez kantabriarra. Horiexek larunbatean Donibanen lehiatutako Pasai Donibaneko V. Sprint Triatloiaren podiumak.
Euskal Zirkuiturako proba puntuagarria izan da, eta horrez gain, Sprint distantziako Gipuzkoako txapeldunak izendatzeko baliagarria.
Yepa! Triatloi Klubeko Pili Bodegas Prieto izan da emakumeetan Gipuzkoako txapeldun, eta gizonetan Adur Eskisabel De Juanek irabazi du txapelketa.
Ikusgarria izan da aurten ere
Xanju Kirol Klubak antolatutako proba, maila goreneko kirolarien partaidetzarekin. Lasterketaren sustatzaileak pozik daude, eta eskertuta, batez ere urtero proba aurrera ateratzen laguntzen dieten boluntarioekin. Eskerrak luzatu dizkiete guztiei.
SAILKAPENAK
EMAKUMEAK
1.- Charlotte Mc Shane, Australia. 01:11:08
2.- Milan Agneu, Australia. 01:17:52
3.- Estefania Gómez Villanueva, Independiente. 01:18:40
GIZONAK
1.- Ryan Bailie, Australia. 01:04:43
2.- Trent Thorpe, Zelanda Berria. 01:05:59
3.- Ander Garcia Rendo, ArabaTri Ascentium. 01:06:53
GIPUZKOAKO TXAPELKETA
EMAKUMEAK
1.- Pili Bodegas Prieto, Yepa! Triatloi Kluba 01:21:30
2.- Eider Estibariz Luna, Atlético San Sebastian. 01:28:01
3.- Amaia Ostolaza Antelo, Independiente. 01:28:41
GIZONAK
1.- Adur Eskisabel De Juan, Independiente. 01:06:57
2.- Aitor Regillaga Beloki, Tolosaldeko T.T. 01:10:38
3.- Unai Sagarzazu Castro, Baxurde Txiki Usurbil. 01:10:43
Sailkapena orokorra