Terrorismo kalifikazioa baztertu du epaileak. Hori izan da, hain zuzen ere, plataformak hasieratik egin duen aldarrikapenetako bat.

Etorkizunaren alde plataformak epaiaren gaineko balorazioa egin du.
Absoluzioa eskatzen zuen Etorkizunaren Alde plataformak Oreretako hiru gazteentzat. Absoluzioa ez da heldu, baina gazteak ez dituzte berriro espetxeratuko, eta horren gaineko balorazio positiboa egin du plataformak. Terrorismo kalifikazioa baztertu du epaileak. Hori izan da, hain zuzen ere, plataformak hasieratik egin duen aldarrikapenetako bat.
Hala ere, ebazpenaren balorazioa egiteko garaian, hiru gazteek espetxean behin behinean zortzi hilabete eman dituztela nabarmendu dute, “instrukzioa Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku gelditu zelako, Nafarroako Auzitegiak kontrakoa ebatzi arren”.
Altsasuko gazteei eta haien senideei eta lagunei egin die erreferentzia, bestalde, Etorkizunaren Alde plataformak, “elkartasuna adierazi nahi diegu, guztiz bidegabea deritzogulako jaso duten epaiari”. Amaitzeko eskerrak eman dizkiete babesa eta hurbiltasuna adierazi dieten guztiei.