Celia Lana udal teknikariak aurkeztuko du etxearen proiektua, eta etxe barruko ekipamenduen inguruan hausnartzeko aukera ere izango da.
Emakumeen Etxea horrelakoa izango da. Argazkia: Herri Bizia
Gero eta gutxiago gelditzen da Emakumearen Etxeak ateak zabal ditzan. Duela bi aste hasi ziren obrak, eta etzi (asteazkena 6) etxearen proiektu arkitektonikoa ezagutzeko bilera antolatu du udalak. Celia Lana udal teknikariak aurkeztuko du etxearen proiektua, eta bertaratzen direnek, etxe barruko ekipamenduen inguruan hausnartzeko aukera ere izango da.
Bidea elkarrekin egitera deitu du Berdintasun sailak, eta horren harira, Errenteriako emakume guztiak eta emakume taldeetako eta talde feministetako kideei dei berezia egin die bertaratu daitezen.