Albaolako arotzek parte hartu dute 'Zafran gagoz' lelopean Lekeition egin den eskola publikoaren jaian.
Albaolako kideek babesletzaren agiriak eman zizkieten eskolako arduradunei.
Itsas Kultur Faktoriako arotzak XVI. mendeko
San Juan baleontziaren piezak lantzen aritu dira jendaurrean, Lekeition, han atzo,
Zafran gagoz lelopean egin zen eskola publikoaren jaian.
Albaolako arotzen presentzia Lekeition, baina, bazuen zergati oso berezi bat: hango eskola publikoko ikasleek
San Juan baleontziaren babesle egin dira. Haur eskolako, Lekeitioko Institutuko eta Lekeitioko Eskola Publikoko 900 ikaslek euro bana jarri dute horretarako, eta bildutako diruarekin baleontziaren hiru txirrikaren babesletza egin ahal izan dute.