Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'Ametsen bidea', errepikatuko ez den musikala

'Ametsen bidea' musikala igandean egingo dute Fatimako elizan. Kontariko, Bizaraingo, Koldo Mitxelenako eta Orereta Ikastolako 130 bat haurrek egingo dute.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2018/06/05
ametsen.bidea

Gaur aurkeztu dute Fatimako elizan ‘Ametsen bidea’.

Hilaren 10ean, igandea, 19:30ean eta Fatimako Andra Mariaren elizan, errepikaezina izango den ikuskizuna ikusteko aukera izango da, Ametsen bidea musikala. Errepikaezina izango da behin egingo delako, eta ikuskizuna osatzeko sortu diren sinergiak eta indarrak berriz ere biltzea zaila izango delako. 130 bat neska-mutil, Kontari egitasmoko kideek gidatuta —Landarbaso Abesbatzaren barruko egitasmoa da—, Josu Elberdin pasaitarrak sortutako Ametsen bidea ipuin musikatuko bost zatiak 15 ataletan kontatzen, abesten, transmititzen izango dira. Neska-mutilak Kontarikoak eta Bizarain, Orereta Ikastola eta Koldo Mitxelenakoak izango dira. Asier Oruesagasti aktoreak egingo du narrazioa; partaideen interpretazio lana garatzen ere lagundu du aktoreak. Ikuskizun handia izango da, joango direnen memorian errepikatuko dena aurrerantzean. Sarrerak salgai daude jada: aldez aurretik Niesseneko leihatilan, egunean bertan saioa hasi baino ordubete aurretik Fatimako elizan. Helduen tiketak 5 euroko prezioa du, haurrenak 2koa. Istorio bat kontatuko du Ametsen bideak-ek. Haurrek amestu eta ametsaren bitartez nahi duten mundura bidaia egin dezaketela sentiaraztea izango da horren oinarria, abestien, mugimenduen bidez. Istorio bat kantatuz kontatuko dute, edozertarako gai direla sentitzeko eta hori publikoari helarazteko. Zorterik ez duten gazteen bizipenak kantatu/kontatuko dituzte, baina bizitzak emandako aukera batek fantasiazko mundu zoragarri batera bidaia egitea ahalbidetuko die. Izan ere, egitasmoaren, ikuskizunaren helburuak direlako neska-mutilek euren buruaz duten irudia, autoestimua eta energia lantzea; konfiantza areagotzea abesten ez duten haurrei horretarako gai direla ikusarazteko; eta horretarako abestia eta mugimendua erabiliko dituzte, sentimenduak eta bizipenak transmitituz, eta ahotsaren bidea landuz. Ikuskizun osoa Kontariko, Bizaraingo, Orereta Ikastolako, eta Koldo Mitxelenako partaideak 7-10 adin tartekoak izango dira; bakoitzak aukeratu du zein abesti egin bere eta zein pertsonai landu beraz. Hamabost mugimenduetako bakoitza ezinbestekoa izango da osotasuna ulertzeko, zati bakoitzak emango dio zentzua emankizunari, Ametsen bidea-ri. Pantaila erraldoia, argiztapen berezia, soinu sistema ikusgarria, Asier Oruesagasti narratzailea… “Zer kontatzen dugun inporta zaigu, parte hezitzaileari garrantzia ematen diogu”, esan du gaurko musikalaren aurkezpenean Kontariko zuzendari Maddalen Dorronsorok. Hau da, ikuskizunak osagarri guzti-guztiak ditu 70-80 minutu atsegin, gozamenez beterikoak, izateko. Eta balioetan oinarrituta gainera, ametsek ere balio dutelako, haurrengan batez ere, izan nahi denera hurbiltzeko. Dorronsororekin batera gaurko aurkezpenean izan dira Iñaki Tolaretxipi Landarbaso Abesbatzaren zuzendaria, Asier Oruesagasti aktorea; eta Amaia Etxebeste Koldo Mitxelenako zuzendaria, Edurne Soroa Bizaraingo ordezkaria, eta Alaitz Lete Orereta Ikastolako kidea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.