Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Beste 40 betetzeko prest

Gaztedi Txikik antolatzen duen kanpalekuak 40 urte bete ditu aurten. Horren harira, 40 urte horiek utzitako bizi esperientzia bildu nahian, argazki erakusketa antolatu dute Xenpelar Etxean.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/06/05

Collar, Moriones, eta Mujika.

Gaztedi Txikik antolatzen duen kanpalekuak 40 urte bete ditu aurten. Horren harira, 40 urte horiek utzitako biz esperientzia bildu nahian, argazki erakusketa antolatu dute Xenpelar Etxean. Atzo inauguratu zuten erakusketa, eta astelehenetik ostiralera bisita daiteke aste honetan eta datorrenean, 17:00etatik 20:00etara. Erakusketaren aurkezpenean izan ziren Unai Moriones kanpalekuaren egungo koordinatzailea, Felipe Mujika 1978an kanpaleku horren sortzaile izan zena, eta Ion Collar Kultura zinegotzia, kanpalekuetan parte hartutakoa eta begirale ere izandakoa Gaztedi Txikin. Burgosko Quintanar herrian du aspaldian basea Gaztedi Txikiren kanpalekuak, eta bertatik, 40 urte hauetan, ehunka eta ehunka haur eta gazte pasa dira. Mujikak hasierako garaiak ekarri zituen gogora: “Ez genuen esperientziarik, ezta begirale titulurik garai hartan eta okurritu zitzaigun kanpalekua antolatzea. Lana boluntarioa zen, eta genituen bitartekoak urriak”. Bitartekoak ez, baina bai ilusioa. ilusio horrek zehazki, bultzatu zituen kanpalekuarekin jarraitzera, hobetzera, eta esperientzia aberasgarri askorekin batera, gogorren bat ere izan zuten: “Horietako batean sukaldea genuen egiturak su hartu zigun. Ez geneukan diru askorik, ezta bitartekorik baina kanpalekuarekin aurrera egitea erabaki genuen”. Mujika eta bera bezala lan boluntarioa urteetan egiten ari ziren lagunen lekukoa belaunaldi berriek hartu dute. Horrela bete ditu 40 urte kanpalekuak, beraiek Kanpa deitzen duten horrek. Morionesek zehaztu zuen egun baliabide gehiago dituztela, eta ziurrenik duela 40 urte baino errazagoa dute antolatzea. Gaur egun lan horietan ari direnak, kanpalekuetatik inoiz pasa diren haurrak izan ziren, eta beraien lana ere boluntarioa da. Erakusketarekin 40 urte horiek ospatu nahi dituzte, eta irudiz jantzi, argazkiz, eta horien atzean dauden une goxoz. Herrian erreferentzialak diren talde eta eragileak daudela esan zuen Collarrek, “horietako bat da Gaztedi. Nik ere parte hartu nuen bertan, haurra nintzela izan nintzen bertan, gero begirale bihurtu nintzen, eta atzera begira, urte haietako esperientzia erabat aberasgarria izan zen zalantzarik ez dut. Lehen parranda, lehen musua… Kanpa horien sinonimoa da beste askoren artean, eta esperientzia zoragarria”. Argi dute antolatzaileek, “beste 40 urte betetzeko prest gara”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.