Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Juneren Hegoak Kirol Eguna antolatu dute

kirol munduari aitortza egin eta eskerrak emateko antolatu dute Juneren Hegoak Kirol Eguna.

oarsoaldea
Errenteria-Orereta
2018/06/05

Mendikute eta Txasko gaurko agerraldian.

Juneren Hegoak elkarteak bost urte beteko ditu aurten. Hori dela eta, orain arte, urrian antolatu izan duten jaialdia hilabete honetan egingo dute aurten, hilaren 16an, zehazki. Gaur aurkeztu dute eguna Juneren Hegoak elkarteko Alazne Mendikutek eta Jon Txasko Kirol zinegotziak. Kiroletik ekintza ugari antolatu direla elkarteari laguntzeko nabarmendu du Mendikutek, eta kirol munduari aitortza egin eta eskerrak emateko antolatu dutela kirol eguna. Egun osoko egitaraua antolatu dute. Goizez, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokiak hartuko ditu ekintzak, 11:00etan hasita saskibaloiko 3×3 eta eskubaloi txapelketak jokatuko dituzte. Horietan izena eman nahi dutenek, hilaren 11,12 eta 13an Juneren Hegoak elkartearen egoitzara jo beharko dute 18:00etatik 20:00etar. Txapelketak egin bitartean, rokodromoa ere izango da haurrei begira. Bi txapelketak 12-13 urte arteko gazteentzat eta hortik beherakoentzat dira. Arratsaldez, Agirre Lehendakariaren plazara aldatuko dute ageryokia. Tximeleta Triatloia egingo dute bertan 16:30ean hasita: “Ergometroa, spinning eta oztopoen zirkuitua prestatu dugu bertan”. Bertan parte hartu nahi dutenek, Juneren Hegoak elkartearen egoitzan eman beharko dute izena aurretik aipatutako egun eta orduetan. Zumba beroketa egingo dute ondoren, eta 19:00etan Juneren Hegoak 1. Running Solidarioa egingo dute. Lasterketa solidarioan bi kategoria izango dira: haurrena, eta helduena. 14 urte arteko partaideak arituko dira lehenengoan eta kilometro bateko lasterketa egin beharko dute. Dortsalik gabe eta antolakuntzak gidatuta egingo dute korrika. Helduek berriz, bi aukera izango dituzte: 5 kilometroko ibilbidea, edota 7,5 kilometrokoa. Horietarako izena ematea zabalik dago herrikrosaren web orrian, eta 7,5 kilometrokoa edo 5 kilometrokoa aukeratu beharko dute parte hartzaileek. Izena ematea, 10 eurokoa da.  Amaitzeko, zumba stretching saioa egingo dute. Elkartasuna lortzea da helburua, eta horren harira, lagundu bai baina korrika egin nahi ez dutenek, dortsal solidarioak erosteko aukera daukatela jakinarazi dute antolatzaileek. Lasterketan bildutako diru guztia Juneren Hegoak Elkarteko familiei bideratuko dietela jakinarazi du Mendikutek, eta herritar guztiak deitu ditu parte hartzera, “ez gaitzala beldurtu eguraldiak”. Ildo beretik mintzatu da Txasko eta elkarteari egiten duen lana eskertuta, errenteriarrak parte hartzera animatu ditu: “Elkarteak egiten duen lana izugarria da, eta benetan merezi du Juneren Hegoak Elkartearen helburua Gipuzkoako familientzako laguntza sarea sortzea da. Zehazki haurren gaixotasun, heriotza edo dolu esperientzia bizitzen ari diren familiak laguntzeko. Kirola egiten egun paregabea pasatzeko aukera, baita Juneren Hegoak Elkartea laguntzekoa izango da ekainaren 16an, eta horretan parte hartzera deitu dituzte antolatzaileek herritar guztiak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.