Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Kultura demokratikoan urratsak egiten

Kultura politiko demokratikoaren gainean egindako azterketa sozializatzea du helburu aldundiak.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/06/05

Aztikerren ordezkaria, diputatu nagusia eta alkatea, atzoko saioa hasi aurretik.

Gipuzkoako Foru Aldundiak kultura demokratikoan sakondu nahi du, eta horri begira lanketa berezia egin du. Hausnarketa egin eta kultura demokratikoaren gaineko plangintza egiten hasi da, eta plangintza horretako pausuetako bat eman zuen atzo Errenteria-Oreretan. Julen Mendoza alkateak eta Markel Olano diputatu nagusiak eman zuten atzo iniziatibaren berri, alderdi politiko ezberdinetako ordezkarien eta herriko eragileen aurrean Reina aretoan. Azterketa egin duen Aztikerrek eman zituen xehetasunak. Herritarren pertzepzioak jasotzea izan da lehen lana, azterketa egitea bigarrena, eta orain hura jendartera zabaltzea du helburu aldundiak, elkarrizketarako urratsak egiteko. Atzo Errenteria-Oreretan egindakoa azken saioa izan zen, eta aurretik, Arrasate, Tolosa eta Lasarte-Orian izan dira. Hurrengo urratsa hezkuntzan egin nahi du aldundiak. Kultura politiko eta demokratikoaren gaineko hausnarketak egitea eta horiek konpartitzea garrantzitsutzat jo zuen Mendozak, “erabakiak hartzeko orduan, bai udal politikan zein bestelako politiketan ere, debateak sortzea garrantzitsua da”. Olanok iniziatibaren testuingurua azaldu zuen. Transformazio garaiak bizi dituela Euskal Herriak esan zuen, “batik bat gatazka armatu bat izan dugu eta hori transformatzen joan da, bideratzen joan da. Maiatzean bertan ETA erakundeak argitara eman zuen bere jarduera disolbatuko zuela, eta horrek urrats bat gehiago ekarri zuen. Horrekin ez da amaitu, ordea, hainbeste urteetan sortu duen harreman gaiztoa edo gorrotoa. Horrek ikuspegi politikotik du bidea, baita ikuspegi sozialetik ere”. Aldundiaren helburua, beraz, herriz herri, kalez kale dinamika bat martxan jartzea izan da hori guztia bideratzeko, Olanok azaldu zuenez. Bizikidetza Martxan programa abiatu du aldundiak horretarako, “transformazio horri behar den bezala erantzuteko eta bizikidetza indartzeko gure herrian. Horri beste zerbait gehitu behar zaio. 2015ean inkesta bat egin genuen, eta horretan jendeak esan zigun ikuspegi ekonomikotik etorkizunarekin kezka zeukala, baina batez ere, ikusten zutela beharra aldundiak kalearekin zuen harremana aldatzeko. Erakundeekiko konfiantza krisi bat zegoela erakutsi zigun horrek”. Horri aurre egitea ere beharrezko ikusi zuten eta gizarte osoa lanean jarri nahi izan dute kultura politikoa aztertzen. Prozesu guzti horren berri eman zuten atzo, “egin dugun azterketa partekatu nahi dugu herrietan eta bailaretan. Erakundeetan gaudenok ardura dugu, eta jendearen atxikimendua lortu behar dugu. Jendeak oro har atxikimendua dauka arlo sozialarekiko, eta ez horrenbeste politikoarekiko, eta gure obligazioa ikuspegi politikoa, erakundeak, jendeak bere jotzea eta haiekin identifikatzea da, eta une honetan, hori ez da gertatzen”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.