Emakumeak kantuan Antxoko San Joan suan.
Sanjoanak gertu daude eta Pasaiako Udalak bando bat argitaratu du herritarrei gogorarazteko san joan sua egiteko aurrez baimena eskatu beharra dagoela.
Bi bide daude eskaera tramitatzeko: udaltzaingoaren bitartez, edo 943004330 telefono zenbakira deituta. Arduradun baten izen-abizenak zehaztu beharko dituzte, beti ere adinez nagusi.
Bando berean, sua antolatu eta pizteko orduan kontuan hartu beharreko gomendioak gogorarazi dituzte, beti ere, herritarren segurtasuna bermatzeko helburuz.