Ikastaroak hilaren 27tik uztailaren 24ra bitartean izango dira.
Pako Aristi , Pasaiako Udal Eusklategian, hitzaldia ematen kultur astean.
Ikastaro trinkoak eskainiko ditu Pasaiako Udal Euskaltegiak udan, eta lehengo ostiralaz geroztik zabalik da horietan izena emateko epea. Hilaren 27an hasiko dira klaseak eta uztailaren 24ra bitartean iraungo dute. Prezioa 128 euro.
Ikastaroak goizez izango dira eta antolatzaileek zehaztu dutenez, baliagarriak dira euskara maila hobetzeko edota HABEren bigarren deialdirako azterketak prestatzeko.
Interesdunek Pasaiako Udal Euskaltegian eman behar dute izena, Trintxerpeko Euskadi Etorbidearen 61. zenbakian. Harremanetarako,
posta elektronikoz idatzi edota 943 004 340 telefono zenbakira deitu.