Erabakia irmoa izateko bost egun itxaron beharra dagoela zabaldu du Iker Rokandio eta Amaia Agirregabiriaren aldeko babes taldeak
Amaia Agirregabiria eta Iker Rokandio, espetxeratu aurretik.
Erabakia ez oraindik behin betikoa, baina epe laburrean konfirmatuko dela espero dute gertukoek. Epaileak Amaia Agirregabiriarentzat hirugarren gradua onartu duela zabaldu berri du Iker Rokandio eta Pasaiako alkate ohiaren aldeko babes taldeak. Bost egun barru izango omen da erabakia irmoa.
28 aste bete ditu aste honetan Agirregabiriak Martuteneko kartzelan.
Azaroaren 20 espetxeratu zuten. Harekin batera auzipetutako eta espetxeratutako Iker Rokandio otsailaren 9az geroztik dago hirugarren graduan.