Atzo zapiak jasota, 20 laguneko talde bat joango da Itziarra EAJ ordezkatzeko.
EAJ Itziarren izango da erabakitzeko eskubidearen alde Gure Esku Dagok antolatu duen giza katean.
Igandean Gure Esku Dago dinamikak erabakitzeko eskubidearen alde egingo duen giza katearekin bat egingo du Errenteriako EAJk. Atzo zapiak jasota, 20 laguneko talde bat joango da Itziarra EAJ ordezkatzeko. Alderdi jeltzaleak errenteriar guztiak deitu ditu erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenarekin bat egitera.