Zalantzak argitzeko azken aukera
Informazio eta sentsibilizazio kanpainaren azken errepasoa egingo dute datorren astean.
Bereizita jasotzen diren hondakinen kantitatea eta kalitatea hobetzeko helburuz sentsibilizazio kanpaina bat martxan da eskualdean, eta Lezon, kanpaina horren barruko azken errepasoa datorren astean egingo da.
Horretarako, herriz herri aritu diren teknikari eta informatzaileak edukiontzien bueltan ibiliko dira, egunero lau orduz, herritarren zalantzak argitze aldera.
Egutegia ondokoa da:
Hilak 11, astelehena:
- Goizez, Guillermo Lazon kalean Correos pareko edukiontzietan
- Arratsaldez, Musika Eskola ondoko edukiontzietan
- Goizez, Donibane kalean Eroski pareko eta Kaialde jatetxe ondoko edukiontzietan
- Arratsaldez, Guillermo Lazon kalean Correos pareko edukiontzietan.
- Goizez, industriaguneko eta ekarpen guneetako edukiontzietan eta
- Arratsaldez, Lobato Etxeako eta Altamirako edukiontzietan.
- Goizez, azokaren inguruko eta Sotxo taberna pareko edukiontzietan eta
- Arratsaldez, Zubitxo kalean Txerrimuñoko edukiontzietan.
- Goizez, Zubitxo kalean Txerrimuñoko edukiontzietan eta
- Arratsaldez, Guillermo Lazonen Correos pareko edukiontzietan.
- Bio-hondakinak poltsa konpostagarrietan bota behar dira eta horiek kiroldegian daude eskuragarri.
- Ekarpen guneak irekitzeko txartela udaletxean konfiguratu beharra dago.
- Harategiko edo arrandegiko papera banandu eta plastikoa edukiontzi horira eta papera urdinera bota behar dira.
- Sendagaien ontzi hutsak SIGRE puntuan utzi behar dira; farmazian.
