Baratzetako gaixotasunei eta izurriteei aurre egiteko baliabideak emango dituzte tailerrean.
Baratzetako gaixotasun eta izurriteei aurre egiteko tresnak emango dituzte.
Baratzetako gaixotasunei eta izurriteei aurre egiteko baliabideak emango dituen tailerra antolatu dute Baratze Parkean. Hilaren 13an egingo dute 18:00etatik 19:30era, eta baratzeetako erabiltzaileez gain, interesa duen edonor bertaratu daiteke. tailerra doakoa izango da, eta Furgobaratza zerbitzua ere izango da bertan, baratzeko gaien gaineko aholkularitza egin, eta plantel eta hazi ekologikoak saltzeko.