Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Udalari, eseri eta irtenbide duin bat emateko eskatu diote TAO-ko langile ohiek

TAO zerbitzuan ari ziren bederatzi langileen alde egin dute epaitegiek lehen instantzian. Udalak helegitea jarri die ebazpen horiei.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/06/08

TAO zerbitzuko langile ohien agerraldia gaur ELAren egoitzan.

Abenduan amaitu zuen udalak TAO zerbitzua ematen zuen enpresarekin hitzarmena, eta orduan publifikatu zuen eta bere gain hartu aparkalekua arautzeko zerbitzu berria. Langile ohiek epaitegietara jo zuten, eta sei hilabete ondoren heldu dira ebazpenak. TAO zerbitzuan ari ziren bederatzi langileen alde egin dute epaitegiek lehen instantzian, udalak epai horiei helegitea jarri dielako Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian. Epaiak esku artean, agerraldia egin dute gaur TAOko langile ohiek haien gaineko balorazioa egin, eta udalari, eseri eta gaiaren gaineko irtenbide duin bat eskatzeko. ELAren egoitzan egin dute agerraldia eta Irune Moreno mintzatu da TAOko langile ohien izenean: “Epaiketak amaituta, salbuespenik gabe epai guztiek diote kaleratzeak bidegabeak izan direla eta udalak duela erantzukizuna. Hasieratik aldarrikatu dugu hori, baina orain are eta  tinkotasun handiagoz esan dezakegu udalak  publifikazio prozesua beste modu batera egin zezakeela eta gure lanpostuak manten ziztekeela”. Lehen instantzian emandako ebazpenen arabera, hiru langileren kasuan ezingo du udalak kalte-ordainak ordaindu, eta derrigorrean berrartu beharko ditu. Beste sei langileen kasuan (bederatzi dira) langileak berrartu edota kalte-ordaina emateko aukera izango du udalak. Horren harira udalak hartu duen erabakia gogor salatu dute, “langile guztiok berrartzeko erabakia hartu beharrean, kalte-ordainak abonatzeko aukerari heldu dio, epaiek horretarako aukera ematen duten kasuetan. Lanpostuak bermatu beharrean, aukera hobea iruditu zaio, funts publikoetatik ia 700.000 euro ordaintzea”. Berrartu behar dituen langileen kasuan ere salatu du Morenok udalaren jarrera, “berrartuko ditu hiru langile horiek, beste aukerarik ez duelako, baina guretzako lanposturik ez duela argudiatuz. Soldata ordainduko digu, inolako lanik egin gabe, lanera joan gabe soldata ordainduko digula, alegia”. Langile ohien lanpostuen defentsa baino aukera hobeagoa iruditu zaiola “dirua xahutzea” erantsi du Morenok, eta herritar gisa azken hori “onartezina” iruditzen zaiela, “bidegabekeria baten ondorioz guztiok gure poltsikotik ordaintzea bidegabea delako. Langile garen neurrian, izugarri larria iruditzen zaigu udalak lanerako dugun eskubidea ukatzea. Lan egin nahi dugu, lanpostuak berreskuratu baldintza duinekin, eta ez herritik datorren dirua jaso ezer ez egitearen truke”. “Larritzat” eta “surrealistatzat” jo du egoera Morenok, eta horren aurrean eseri eta irtenbide duin batera heltzeko galdegin dio udalari, “ez dugu uste ez langileok, ezta herritarrok ere halakorik merezi dugunik”. Ebazpenak ez dira irmoak udalak helegiteak jarri dituelako, eta sententzia horien zain daudela orain azaldu du Morenok, “ez dakigu noiz helduko diren, baina lau hilabeteren bueltan helegite horien erantzuna izango dugula uste dugu”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.