Munduko Arrozak egitasmoaren barruan, Gamon Zumardiko karpan planetako jakirik ezagunenetakoaren inguruan bildu askotariko jatorriko herritarrak.
Bakoitzak bere estilora egin du arroza. Ondoren denek elkarrekin dastatu dute.
SOS Arrazakeriak Errenteria-Oreretako Gamon Zumardia aromaz bete du. Usain gozoz. Kultur eta jatorri aniztasunaren planeta txikia izan da herriaren erdi-erdian jarritako karpa. Munduko Arrozak iniziatiba egiten ari dira zazpigarrenez.
Planetako usainak dira bertan bildu direnak. Bakoitzak bere estilora, munduko hainbat txokotatik etorritakoek beharbada komunean duten jaki bakarra prestatu dute, esateko hangoa edo hemengoa izan, bat egiten gaituzten jakiak, bizimoduak, mundua ulertzeko erak badaudela. Berdinen arteko komunitatea osatu dute su, arroz ale, jaki osagarri, eta gastronomia sekreturen batekin.
Nigeria, Aljeria, Nikaragua, Kolonbia, Brasil, Pakistan, Nepal, Armenia eta Euskal Herriko estilora egin dute arroza. Ondoren, nahi zutenen artean banatu dute, kultura eta izaera sabeletara zabaldu dute. Lau Haizetararen kantu jirakoek ere alea jarri dute karpan, ez arrozarena, euskal kantuena baizik. Ederra goiza.
Jarraian, HITZAk eguerdian Gamon Zumardiko karpan jasotako hainbat irudi.