Errenteria-Oreretak Gure Esku Dagoren giza kate erraldoiaren lau kilometro osatu zituen Itziarren.
Itziarren izan dira errenteriarrak giza katea lotzen. Argazkia: KATIUSKAk ARGAZKI ESTUDIOA
Ez zuten nolanahiko erronka errenteriarrek atzokoan. Lau kilometro osatu behar zituzten Gure Esku Dago Dinamikak Donostia eta Gasteiz batzeko antolatu zuen giza kate erraldoian. Erronka bete zuten, jai giroan, konpromisoarekin eta eguraldia lagun. Itziar egokitu zitzaien eta gogoz bete zuten kate erraldoian zegokien katebegia, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria eten ez zedin.
Ondokoak, Katiuskak Argazki Estudioak egindako giza katearen argazkiak, eta Errenteria-Oreretako, eragile, alderdi politiko eta norbanakoek sareetan harro zabaldu zituztenak.